domingo, 11 de octubre de 2015
INFORMAZIOAREN KUDEAKETA
Kronologikoki hasita, betidanik informazioa kudeatzeko egin dudana kontatuko dut.Google izan da nire tresna eta
erosotasuna bilatzen, hasiera orrialde jarrita daukat nabigatzailean(orain ezagutu ditut Googlen bilatzeko "zenbait trikimailu").Hortik, Wikipedia edo interesgarriak ematen zituzten orrialdeak ikusiz.
Hurrengo pausua favoritosetan sartzea, izen on bat bilatu orrialdea identifikatzeko eta karpetetan antolatu. Imagina daiteke nire "favoritos" zutabearen luzera eta karpeten zenbakiaren amaiezina. Honela orain arte aurrera joatea lortu dut baina nahiz eta nire gustoko orrialdeak ordenaturik izaten nituen, informazioa bilatu eta aurkitzea luzea egin izan zait beti.
Aste honetan eta ikastaroari esker beste era miragarri bat nireganatu dut. Delicious eta Feedly oso tresna baliogarriak dira orain arte luzatzen zitzaidan lana errazteko, hala espero dut behintzat.Sarean egoten den informazio mordoa iragazteko sistema ederra.
Niretzat programa hauek erabat berriak dira eta haien potentzialarekin jorratzeko ere, denbora eta lana handia beharko ditut; are gehiago kontuan izanik ingelesarekin daukan erlazioa traketsa.
Hala ere baikorra naiz eta oso tresna onak direla ziur nago;Feedly jadanik sakelekoan sartuta dut, espero dut etekin onak ateratzea. Gure konpetentzia digitala handitzearen bidean gauden bitartean geure ikasleena ere hobetuko da.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario