domingo, 25 de octubre de 2015

EGINDAKO WEBQUEST-A

Asko kostata baina azkenean lortu dudala uste dut. Arazo ugari izan ditut phpwebquest programarekin. Lanean hasi, eta ez banuen amaitzen “aurkezpena, atazak eta prozesua” egin ostean eta “enviar” sakatu eta gero programa ixten nuen beste momentu batean jarraitzeko. Hurrengo batean sartzerakoan dena galduta, eta hori hiruzpalau aldiz gertatu izan zitzaidan. Azkenean lortu dut, edo hori espero dut behintzat. WEBQUEST-a Baina interesgarria oso iruditu zait programa. Hori bai, aproposagoa ikusten dut 2. hezkuntzaren ikasleentzat. Egia da lehen hezkuntzako ikasleekin zerbait sinpleago egin daiteke baina ekintzari etekin handiena atera nahi badiozu nagusiekin errazago izango litzateke. Informazioa bilatu, antolatu , testua, txosten, powerpoint edota wiki edo mapa bat prestatzerakoan eta guzti hori taldeka,hau da, beste ikuspegi batetik eta beste batzuen laguntzarekin garrantzi handiko lana da. Are gehiago honek eragiten dien motibazioa, ikt ekintzak oso erakargarriak izaten zaizkielako. HELBIDEA: http://phpwebquest.org/newphp/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=2726&id_pagina=1

sábado, 17 de octubre de 2015

viernes, 16 de octubre de 2015

domingo, 11 de octubre de 2015

INFORMAZIOAREN KUDEAKETA

Kronologikoki hasita, betidanik informazioa kudeatzeko egin dudana kontatuko dut.Google izan da nire tresna eta erosotasuna bilatzen, hasiera orrialde jarrita daukat nabigatzailean(orain ezagutu ditut Googlen bilatzeko "zenbait trikimailu").Hortik, Wikipedia edo interesgarriak ematen zituzten orrialdeak ikusiz. Hurrengo pausua favoritosetan sartzea, izen on bat bilatu orrialdea identifikatzeko eta karpetetan antolatu. Imagina daiteke nire "favoritos" zutabearen luzera eta karpeten zenbakiaren amaiezina. Honela orain arte aurrera joatea lortu dut baina nahiz eta nire gustoko orrialdeak ordenaturik izaten nituen, informazioa bilatu eta aurkitzea luzea egin izan zait beti. Aste honetan eta ikastaroari esker beste era miragarri bat nireganatu dut. Delicious eta Feedly oso tresna baliogarriak dira orain arte luzatzen zitzaidan lana errazteko, hala espero dut behintzat.Sarean egoten den informazio mordoa iragazteko sistema ederra. Niretzat programa hauek erabat berriak dira eta haien potentzialarekin jorratzeko ere, denbora eta lana handia beharko ditut; are gehiago kontuan izanik ingelesarekin daukan erlazioa traketsa. Hala ere baikorra naiz eta oso tresna onak direla ziur nago;Feedly jadanik sakelekoan sartuta dut, espero dut etekin onak ateratzea. Gure konpetentzia digitala handitzearen bidean gauden bitartean geure ikasleena ere hobetuko da.

domingo, 4 de octubre de 2015

Iban naiz eta Barakaldoko eskola batean egiten dut lan. Ikasturte honetan jantokiaz arduratuko naiz, baina formazioa oso interesgarria iruditu zait etorkizunerako.Ikt-an oso trebea ez naizen arren, aurrera egitea saiatuko naiz. Blog honetan egingo dudan lanen bilduma osoa plazaratuko dut.Gustatzea espero dut!!!