domingo, 25 de octubre de 2015
EGINDAKO WEBQUEST-A
Asko kostata baina azkenean lortu dudala uste dut. Arazo ugari izan ditut phpwebquest programarekin. Lanean hasi, eta ez banuen amaitzen “aurkezpena, atazak eta prozesua” egin ostean eta “enviar” sakatu eta gero programa ixten nuen beste momentu batean jarraitzeko. Hurrengo batean sartzerakoan dena galduta, eta hori hiruzpalau aldiz gertatu izan zitzaidan. Azkenean lortu dut, edo hori espero dut behintzat.
WEBQUEST-a
Baina interesgarria oso iruditu zait programa. Hori bai, aproposagoa ikusten dut 2. hezkuntzaren ikasleentzat. Egia da lehen hezkuntzako ikasleekin zerbait sinpleago egin daiteke baina ekintzari etekin handiena atera nahi badiozu nagusiekin errazago izango litzateke.
Informazioa bilatu, antolatu , testua, txosten, powerpoint edota wiki edo mapa bat prestatzerakoan eta guzti hori taldeka,hau da, beste ikuspegi batetik eta beste batzuen laguntzarekin garrantzi handiko lana da. Are gehiago honek eragiten dien motibazioa, ikt ekintzak oso erakargarriak izaten zaizkielako.
HELBIDEA:
http://phpwebquest.org/newphp/webquest/soporte_tabbed_w.php?id_actividad=2726&id_pagina=1
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario